:: A m i l o t x D a n t z a T a l d e a ::

 

Amilotx Dantza Taldea

Bisita kopurua:     Castellano | English
[ Webmaster ] [ Bisita liburua sinatu]

[ Web leku gustokoenetara gehitu]

ATALAK
Portada
Sarrera
Kurrikulum
Historia
Musika taldea
Ikastaroak
Argazkiak
2008
2007
2006
2005

2004

Aurrekoak
Dantzari Egunak
Agenda
Arropa denda
Emakumeak
Gizonak
Umeak
Iradokizunak
Bisita liburua irakurri
Bisita liburua sinatu
Kontaktua

Bilatzailea

ˇRecomienda esta página a tus amigos!
cortesia de miarroba.com

 

Sarrera

Amilotx Dantza Taldea helburutzat Euskal Herri osoko dantzak ikasi, irakatsi eta dantzatzea duen Mungiko elkarte bat da. Talde hau 45 bat dantzari eta 8 musikariek osatzen dute. Denek amankomunean dutena euskal kultura gorde eta hedatzeko afizioa da.

Gure ekintza ohikoenak honako hauek dira: ezkontza eta ospakizun pribatuetan dantzatzea, erromeria eta jai popularretan parte hartzea, kalejirak antolatzea eta, nola ez, Dantzari Egunean parte hartzea. Gainera, gure eskaintza zabaltzen gabiltza, ikastaroak eskeintzen edota beste kulturetako dantzariekin ikuskizunak prestatzen. Kurrikulum atalean, gure ekintzen laburpena ikus dezakezue. Hala ere, beste motatako proposamenetara zabalik gaude.

Amilotx 2004

Web leku honetan gure ekintza edo ikastaroei buruz informatu zaitezkete, edota gure arropa katalogoa ikusi. Baina guretzat benetan garrantzitsua dena zuekin harremanetan jartzea da. Horretarako Iradokizunak atalean mezu bat bidali dezakezue edota Kontaktua atalean agertzen diren bideak erabili ditzakezue. Gainera, bisita liburuan sinatzea eskertuko genizueke; atal horretan web honi buruz duzuen iritzia idatzi dezakezue edo beste edozein gauza idatzi.

Zerbait konkretua bilatu nahi baduzue gure bilatzailea erabili dezakezue. Nahi dituzuen hitzak sartu eta bilatzaileak hitz horiek zein orrialdeetan aurkitzen diren adieraziko dizuete.

Bestalde, zure enpresaren edo web lekuaren iragarkiren bat jarri nahi baduzu web honetan, zuen proposamena formularioaren bidez bidali edo email bat idatzi dantza taldeari edo webmasterrari. Edozein proposamen interesz jasoko dugu.

Azkenik, zera azpimarratu gura dugu: gure taldea edozein partaidetza jasotzeko zabal-zabalik dago. Beraz, gure taldean sartu gura baduzu gurekin kontaktuan jarri. Berdin da nongoa zaren edo zure dantza maila zein den. Nahikoa da giro alai eta euskaldun batean dantzatu eta ikasteko gogoak izatearekin. Anima zaitez!

Salao Web
 

 
 Azken eguneratze data: 11/23/2008